Laudio Metal lokal bila dabil

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin   Kultura

Laudio Metal lokal bila dabil

Laudio Metal iragan apirilean itxi egin zen udalak lokalaren berregituraketarako baldintza batzuk mahai gainean jarri zituelako. Hiru hilabeteren ostean musikazaleen bilgune horren antolatzaileak lokal baten bila dabiltza bertan kontzertuak antolatzen jarraitu ahal izateko.

Kultura arteko jaialdi arrakastatsua egin da astegoienean Zubiaurren

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza   Kultura  Orozko

Kultura arteko jaialdi arrakastatsua egin da astegoienean Zubiaurren

Barikuan hasi eta domekara arte hainbat ekitaldi egon dira "Kulturarteko Jaialdia"ren barruan. Aurtengo herrialde gonbidatuak Txile, Mendebaldeko Sahara, Palestina eta Libia izan dira. Bariku arresteian emon jakon hasikerea jaialdiari Matxintxu Emakumeen Elkarteak antolaturiko Saharari buruzko bideo emonaldiagaz. Laudio Ikastolako batxilerreko ikasleak 2008-2009 ikasturtean Tindouf-eko errefuxiatu kanpamentuetara egineko ikasbidaiako irudiak ekosi ahal izan zirean liburutegi azpiko arkupetan.

Udalak wifi-konexinoa imini dau Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kultura

Udalak wifi-konexinoa imini dau Kultur Etxean

Doakoa izango da eta batez bere kultur etxean batzen diren alkarteentzat pentsauta dago. Birusen kontrako sistemak iminiko dira.

Orozkoko Udalak, Ingenet enpresearen bitartez, Interneten ibilteko doako konexinoa imini dau herriko kultur etxean. Horretarako, ‘wifi firewall’ izenekoa ezarri dau, aldi berean edukietarako sarbidea eta segurtasuna bermatuz. Nabigazinoa banda zabaleko ADSL bidez egingo da.

Laudio Metal musika elkarteak ateak behartuta itxiko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez   Kultura  Laudio

Laudio Metal musika elkarteak ateak behartuta itxiko ditu

“Behartutako agur bat”, horrela hasten da Laudio Metal musika elkarteak euren itxiera behartua ezagutzera ematen duen oharra. Bertan azaltzen denez, Laudioko ospe eta garrantziko zenbait tabernek eginahalak egin dituzte kultura sortzen zuen mugimendu honek ateak itxi zitzan. Elkarteak esaten duenez, “bizio eta kubatetako merkatariei negozioan oinarritu gabeko gauzak egiteko gai den jendea dagoela burmuineko materia grisetik ihes egiten die” eta bizitza honetan ez dela zertan diruan pentsatzen egin behar.

Kexaako artelanak momentuz ez dira Aiaraldera itzuliko

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kultura

Kexaako artelanak momentuz ez dira Aiaraldera itzuliko

Aldundiak Kexaako monumentu-multzoko bost artelan garrantzitsu Gasteizera eroan zituen duela urtebete. Kulturako diputatuak adierazi du sei hilabete barru Aldundiak erabaki bat hartuko duela, segurtasuna kontuan izanda.

Lankaietako Lagunak txistulari taldeak 35 urte

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kultura  Laudio Lankaietako Lagunak txistulari taldearen 35. urteurrena dela eta 2001an eginiko bideoa.

Hasi da 2011ko "Barikuetan Kultura Zuzenean" (BKZ) egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Leire Gorostizaga   Kultura  Arrankudiaga-Zollo

Hasi da 2011ko "Barikuetan Kultura Zuzenean" (BKZ) egitaraua

Pasa den barikuan Arrankudiagako Gizarte-Etxeak hasiera eman zion Barikuetan Kultura Zuzenean (BKZ) egitarauari.

AGATE DEUNA

2011/02/04 15:30

Arratsaldeko 16:30etan herriko plazan Arrankudiaga-Zollo

"Saria artziniegarrokin partekatu gura dugu, eurak direlako herriari bizia ematen diotenak"

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kultura

"Saria artziniegarrokin partekatu gura dugu, eurak direlako herriari bizia ematen diotenak"

Arabako ondarea eta historia zabaltzea helburu duen Landazuri Elkarteak Artziniegako Artea Etnografia Elkarteari eman dio saria. Sari hau 1992tik ematen da kulturaren zabalkuntzan egindako lana aitortzeko. Artea elkarteak urte luzeak daramatza inguruotako ondarea jasotzen, eta Euskal Herriko museo etnografikorik handienaren sortzailea da. Saria otsaileko azken zapatuan edo martxoko lehehengoan banatuko da.

Olentzero dator, Euskara dakar

2010/12/24 17:00

Herriko plaza eta Lamuza plaza Laudio

Goizeko 11:00etatik aurrera  I. olentzero lehiaketa eta baserritarren azoka.

Arratsaldeko 18:00etan Lamuza Plazatik OLENTZERO

 

Antolatzailea:  BASALARRINA EUSKAL TOPAGUNEA

Ate irekien eguna Museoan asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kultura

Ate irekien eguna Museoan asteburu honetan

Artziniega Museoak ateak zabalduko ditu publikoarentzat domeka honetan, herri-proiektuari bizitasunez eusteko asmoz. Zapatuan Erdi Aroko krisiaren gaineko berbaldia emango du Jose Luis Urrutiak.

VII. Kanpai Kontzertua Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kultura  Amurrio Pasaden irailaren 18an Amurrioko Kanpai-Jole Elkarteak zazpigarren urtez kanpai kontzertua eskeini zuen herriko Andra Mari Elizaren aurrekaldean. Aurtengoan, adarren hotsak lagundu zuen kanpaien soinua.Bideo hau ezin izan da lehenago editatu arazo teknikoak izan direla eta.

Artziniegako Udalak udal ikastaro eta jardueretan izena emateko epea zabalduko du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kultura

Artziniegako Udalak udal ikastaro eta jardueretan izena emateko epea zabalduko du

Aurreko urteetan lez, ikastaroen eskaintza aurkeztu du Udalak kulturgintza aldizkarian. Izena emateko epea irailaren 23tik 28ra egongo da zabalik.

ARETAKO JAIAK: Asto lasterketa arrakastatsua eta jaien amaiera.

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Kultura  Laudio  Laudio: Areta

ARETAKO JAIAK: Asto lasterketa arrakastatsua eta jaien amaiera.

Etenaldi luzearen ondoren, bigarrenez egin zen atzokoan bere garaian horren fama handia jaso zuen Aretako Asto lasterketa. XXX. edizio honetako parte-hartzea ona izan dela adierazi zuten antolatzaileek, nahiz eta Aretakoak bertakoak hiru bakarrik izan. Gehien gehienak Zalla ingurukoak izan ziren, bai eta lasterketaren irabazlea ere.

Lasterketa eguerdiko ordubatak pasatxo hasi zen haur parkearen inguruko errepidean. Bi proga nagusi zituen aurtengo edizioak; lehenik sailkapenerako lasterketa orokorra, eta sailkatutakoen arteko erlojupekoa gero.

Luiaondoko aste kulturala ekimenez beteta

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Kultura  Aiara  Aiara: Luiaondo

Luiaondoko aste kulturala ekimenez beteta

Ekainaren 22an bertan hasi ziren aurtengo aste kulturaleko ekimenak, baina oraindik ere, eta astebukaerari begira, egitarau oparoaz gozatzeko aukera dugu.
Horrela, aste hasieran izandako umeentzako antzerkiaren eta San Joan suaren bueltan antolatutako ekimenen ondoren, ostirala, larunbata eta igandea jardueraz beteta ditugu.

Gaur iluntzean Dangiliske fanfarreak bertako bazterrak musikaz jantziko ditu, 21etan egingo den sardina janari bide emateko gero.
Larunbatean pilota txapelketa, herri bazkaria eta bola txapelketako maila ezberdinak lehiatuko dira bertan.