Denon artean prestaturiko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Jaiak Koordinakundea   Kultura

Denon artean prestaturiko jaiak

Gariaren uzta antzinako eran

2013/07/26 14:30

Ulizar auzoa Aiara Maroño

Urtero bezala, gariaren uzta egingo da Maroñon. Jende ugari hurbiltzen da Aiarako herrira antzinan nola egiten zen ikusteko.

 

[video:http://www.aiaraldea.com/bideoak/garia-jo-dute-maronon width:250 height:150]

Euskal Herriko joaldunen eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kultura  Laudio Ekainaren 29an Euskal Herriko joaldunen eguna ospatu zen Laudion. Probintzia ezberdinetako zanpantzarrak elkartu eta kalejira bateratua egin zuten herri osoan zehar.

Hasi da XVIII. Luiaondoko Aste Kulturala

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Kultura  Aiara  Aiara: Luiaondo

Hasi da XVIII. Luiaondoko Aste Kulturala

Pasa den larunbatean hasi zen Luiaondon XVIII. Aste Kulturala. Beste urteetan bezala, aurtengo astea parte hartzeko ekintzaz beteta egongo da.

Larunbateko Pilota Txapelketaz eta igandeko San Joaneko sua eta txokolatadaz gain, astean ere ekintza ugari antolatuko dira. Hau de agitarau osoa:

"Euskal kultura bultzatzeko aukera paregabea da joaldunen eguna"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

"Euskal kultura bultzatzeko aukera paregabea da joaldunen eguna"

ELENE ALLENDE (Laudio, 1988) Tuntturro zanpantzar taldeko kidea da. Ekainaren 29an Laudion ospatuko dute Euskal Herriko joaldunen eguna.

 

EHko joaldunen eguna ospatuko da Laudion ekainaren 30ean.Nolatan sortu zen aukera?

Azken gauzak jasotzen eta prestatzen gabiltza, baina bai. Ekainaren 29an ospatuko dugu joaldunen eguna. Joaldun taldea duten herrietan urtero ospatzen da. Nafarroan egiten da gehienetan eta aurten guk eskatu genuen hemen antolatzea.

Udalak datorren ikasturteko kurtsoetako aurre-inskripzioa ireki du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kultura

Udalak datorren ikasturteko kurtsoetako aurre-inskripzioa ireki du

Dagoeneko Aiarako udalak 2013-2014 ikasturterako antolatuko dituen kurtso eta tailerretan izena emateko epea zabalik da. Guztira udalak 14 kurtso eskainiko ditu, bi arlotan banatuta: kirol-tailerrak eta kultur tailerrak.

Dantza eta musika jaialdia Araba Euskarazi ongi etorria egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Kultura  Amurrio

Dantza eta musika jaialdia Araba Euskarazi ongi etorria egiteko

Biharko, ekainak 5, jaialdia antolatu du Aresketa ikastolak. Araba Euskarazen harira prestatu duen egitarauko azken jarduera izango da. Hitzordua: herriko plazan, arratsaldeko 8etatik aurrera. Askotariko taldeek parte hartuko dute: udal-musika eskolak, Aiara dantza-taldeak, udal dantza-eskolak, Aresketa gimnasia erritmikoko taldeak, areto dantzetan eta sevillanetan dabiltzan lagunak, ikastolako ikasleak… Ikuskizuna Pedro Basterrak zuzenduko du, eta Jon Ugarriza arduratuko da eszenaratzeaz. Basterra udal musika-eskolako zuzendaria da, eta Ugarriza, berriz, udal dantza-eskolako zuzendaria.

"Herri bat hamaika jatorri" jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kultura  Arrankudiaga-Zollo Maiatzaren 26an Herri bat hamaika jatorri jaialdia ospatu zen Arrankudiagan. Eskolako komunitatatetik abiatuta, bertan dauden haurren jatorriak eta kulturak gehiago ezagutzeko helburuarekin antolatu zen kultur-artekotasun egun hau. Egunean zehar, hainbat ekimenetaz gozatzeko aukera izan zuten bertataratuako herritarrek: herri guzti hauen objektuz osatutako erakusketa, beste kulturetako gastronomietako mokaduak, jolasak, perkusioa...

"Kultur aniztasuna guretzat ez da arazoa, aberastasuna da"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Kultura  Arrankudiaga-Zollo

"Kultur aniztasuna guretzat ez da arazoa, aberastasuna da"

NEKANE OTSOA (Ugao, 1959) Arrankudiagako eskolako zuzendaria da. Igande honetan "Herri bat, hamaika jatorri" lemapean ospatuko den festa mamitzen ibili da azkenaldian. Izan ere, Arrankudiagako eskolako Gurasoen elkarteak eta udalak kulturen eguna prestatu dute igande honetarako.

"Herri bat hamaika jatorri" jaia antolatu duzue. Zein da ekimenaren helburua?

"Herri 1, 11 jatorri" jaia Arrankudiagan

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Kultura

"Herri 1, 11 jatorri" jaia Arrankudiagan

Arrankudiaga-Zollon igande honetan "Herri 1, 11 jatorri" jaia ospatuko da herriko plazan. Ekintza ezberdinak egingo dira egun osoan zehar.

"Zorte handia da nere herriko jaietako kartel irabazlea izatea"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

"Zorte handia da nere herriko jaietako kartel irabazlea izatea"

EZTIZEN ANGULO amurrioarrak irabazi du Amurrioko jaietako kartel lehiaketa. Aiara eta Urduñako jaietako iragarpen txapelketak ere irabazi izan ditu.

Amurrioko jaietako kartel lehiaketa irabazi duzu, pozik emaitzarekin? Espero zenuen?

Oso pozik nago emaitzarekin, zorte handia da nere herriko jaietako kartel irabazlea izatea. Gainera duela gutxi Nezit Studio diseinu empresa berria sortu egin dut eta oso ondo datorkit promozio moduan nire lanak zabaltzeko.

Zer irudikatu nahi izan duzu afitxaren bidez?

Ilustrazio-lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kultura

Ilustrazio-lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Artziniegako Udalak herriko ilustrazio-lehiaketaren 6. edizioa jarri du abian. Aurten, lehiaketaren gaia “liburuak eta liburuak” izango da.

Abian da beste urte batez Artziniegako ilustrazio-lehiaketa. Udalak antolatutako ekimen honetan edonork har dezake parte, originala izan behar duen ilustrazio-lana A4 formatuan aurkeztuz Artziniegako liburutegian maiatzaren 31a bitartean. Guztira bost kategoria egongo dira, adinaren arabera, eta irabazleek liburu-sorta bat jasoko dute sari gisa. Gainera, lan guzti-guztiak erakutsi egingo dira liburutegian.

"Laudion bizi gara" kultur-aniztasun jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kultura  Laudio Maiatzaren 4an "Laudion bizi gara" kultur-aniztasun jaialdia ospatu zen. Bertan parte hartu zuten Laudion bizi diren hainbat herrialdetako herritarrek; Sahararrak, Boliviarrak, Paraguaiarrak, Kubatarrak, Marokoarrak... Euren kultura, dantza eta jakiak jendaurrean erakutsi eta ondokoa ezagutzea zuen helburu ekimenak. Antolatzaileak oso pozik agertu dira ekimenak izan duen harrerarekin.

"Bakoitzaren kultura, pentsamendu eta ezagupenak trukatzeko balio izan zuen 'Laudion bizi gara' jaiak"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

"Bakoitzaren kultura, pentsamendu eta ezagupenak trukatzeko balio izan zuen 'Laudion bizi gara' jaiak"

BUSSEIF ELGADDI (Sahara, 1991) "Laudion bizi gara" ekimena antolatzen aritu da azkenaldian. Larunbatean, Laudioko Aldai plazan karpa jarri eta Paraguay, Bolivia, Sahara, Maroko, Euskal Herria, Kuba... herri ezberdinetako ezaugarriak ezagutzeko parada izan zen.

"Laudion bizi gara" lemapean kultura ezberdinen arteko dantza, gastronomia eta ohituren erakustaldia egin zenuten larunbatean. Pozik emaitzarekin?