aiaraldea.eus

Uxoak jai herrikoi batekin agurtuko du denboraldia ekainaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia   Kirola  Laudio
Uxoak jai herrikoi batekin agurtuko du denboraldia ekainaren 15ean

Amaitzear den denboraldi bikainari beharrezko agurra emateko, Uxoa areto futbol taldeak jai erraldoi bat antolatuko du Aldai plazan ekainaren 15ean. Azkenengo urteko emaitza guztiz positiboak lortze bidean, eta baita ere azken hamabost urte hauetan, jarraitzaileek eskaini dieten babesa eta fideltasuna eskertu nahi dute horrela taldekide eta entrenatzaileek. Gainera, herritarrak ez direnak ere ongietorriak izango direla adierazi dute Uxoatik, egun osoa eta gauaren zati bat iraungo duen jai gogoangarrian.

Uxoa taldeko hiru kategoriek denboraldi ikusgarria bete dute alor guztietan, eta lorpenak herritar eta zaletuekin partekatzea zuzena dela erabaki dute taldeko kide eta instituzio lasguntzaileekin batera. Lehen taldeak hirugarren mailara igotzeko txartela eskuratu du, eta haren kategoriako euskal liga irabazi du. B taldeak igoera playoff-etan ezin izan du igoera lortu, baina pozik agertu dira bete duten lan eskergarekin azken partiduraino iristen. Bukatzeko, gazteenen taldea ligako garaikurra lortze bidean da, eta eskura dauka orain arteko lana azken txanpan berresten badute.

Horrez gain, Laudioko udalaren laguntzarekin Futsal 12 Orduak jardunaldia antolatuko dute ekainaren 8an, La Granja polikiroldegian. Irabazleak 500 euroko saria lortuko du, bigarrenak 250ekoa eta hirugarrenek 125 euro. Askoz jota 12 taldek hartuko dute parte txapelketan eta 6-10 pertsonek osatuak izango dira. Norgehiagokek 20 minutuko bi zati izango dituzte atsedenaz gain, eta finalak, berriz, 25. Goizeko 9:30etan ekingo zaio, esan bezala, ekainaren 8an osorik jokatuko den 12 orduko areto futboleko jardunaldiari.

Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko Uxoa taldeak oinarri guztiak blogean eskegi ditu (www.uxoafutsal.blogspot.com.es) eta 681127164 telefonoan beharrezko azalpenak emango ditu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa