aiaraldea.eus

Sexualitateari buruzko eta jendaurren hitz egiten ikasteko gazteentzako tailerrak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Udaleko Gazteria arloak bi ikastaro eskainiko ditu datozen hilabeteetan. Alde batetik jendaurrean hitz egiteko 20 orduko tailerra egingo da; ahozko azterketa bat, lan elkarrizketa bat edo hitzaldi bat prestatzeko formazioa eskainiko duena.

Udaleko Gazteria arloak bi ikastaro eskainiko ditu datozen hilabeteetan. Alde batetik jendaurrean hitz egiteko 20 orduko tailerra egingo da; ahozko azterketa bat, lan elkarrizketa bat edo hitzaldi bat prestatzeko formazioa eskainiko duena.

Ikastaroak guztira 20 orduko iraupena izango du eta Maiatzean egingo da; maiatzak 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27 eta 29an hain zuzen. Tailerra arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara eskainiko da Laudioko Kultura etxean. Ikastaroan parte hartzeko izena eman beharko da (Gazteria Arloan: 94 403 48 50- educacion@laudiokoudala.net) eta 3 euro ordaindu beharko dituzte Laudion erroldatuta daudenek, 5 € herrian erroldatuak ez daudenek.

Ikastaroa gaztelaniaz eskainiko da, nahiz eta arloak jakinarazi duenez, praktikaren atala euskaraz egiteko aukera emango da.

 

 

 

 

Sexualitatea, generoa eta maskulinitate berriak ikastaroa

Sexualitatea ere generoa lantzeko beste ikastaro bat ere antolatu du gazteria arloak, “Plazerra zure eskuetan II”, lehenago eskainitako beste ikastaro baten bigarren parte izango baita hau, guztira 10 ordu eta erdiko formazioa eskainiko da. Bertan “Sexualitatea, generoa eta maskulinitate berriak” gaia landuko da. Ikastaroan proposatutako edukiak hauek dira:

1. Mugimendu feministen historia I.

2. Mugimendu feministen historia II eta sexologia zientziaren agerpena.

3. Gizon‐emakumezkoaren identitateak sexologia eta feminismoaren ikuspuntutik.

4. Arrazoibide sexologiko eta feministaren arteko tirabira eta elkarguneak.

5. Maskulinitate berriak, postfeminismoa eta Queer teoriak I.

6. Maskulinitate berriak, postfeminismoa eta Queer teoriak II.

7. Korapilo sexologikoak; sexu‐aniztasunaren patologizatzea.

 

Ikastaroa Laudioko kultura etxean eskainiko da, ostiraletan 18:30etatik 20:00etara, maiatzaren 3, 10, 17, 24 eta 31an, eta ekainaren 7an eta 14an. Kasu honetan ere plaza mugatuak izango dira eta beraz, izena eman beharra dago ikastaroan parte hartzeko (Gazteria Arloan: 94 403 48 50- educacion@laudiokoudala.net).

 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikastaro honetan parte hartzeko ez da derrigorrezkoa “Plazerra Zure Eskuetan (I)” ikastaroa egin izana, eta aurrekoan bezala, 3 € ordaindu beharko dituzte Laudion erroldatutakoek eta 5 € herrian erroldatuak ez daudenek. Ikastaroa euskaraz eskainiko da.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia jose Erantzuna | #1

Euskararekiko begirune ezarekin jarraituta: "Ikastaroa gaztelaniaz eskainiko da, nahiz eta arloak jakinarazi duenez, praktikaren atala euskaraz egiteko aukera emango da."
Lotsagarria da 18-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroa gaztelaniaz eskaintzea...
Laudioko Udalak antolatuta...uf!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa