aiaraldea.eus

Gaur jokatuko da Laudion Euskadiko Areto Hockey Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Kirola  Laudio

Gaur hasiko da Euskadiko Areto Hockey Txapelketa La Granja Kiroldegian. Alde batetik, gizonezko lehenengo mailako bigarren itzulia jokatuko da, bestalde, gazte mailako lehenengoa. Laudioko taldeak, Ganbegi 6-2 H.T. eta Rapid APILL H.T., helburu ezberdinekin arituko dira.

Ganbegik, iazko Espainiako zazpigarrena, lehenengo mailako jokalari gehiegi lesionatuak dituenez, lan ederra egin beharko luke Espainiako Txapelketako Sektor Fasean sartzeko. Rapid APILLekoek, lehengo itzulia denez, saiatuko dira ahal diren puntu guztiak lortzen, bigarrenean, Donostian otsailaren 2an,  errazago izateko.

Hauek dira partiduak:

10:00 / Gazte Maila / R.C. Jolaseta - Santo Tomás Lizeoa

11:00 / Gazte Maila / Atco. San Sebastián - Rapid APILL

12:00 / Lehenengo Maila / Santo Tomás Lizeoa - Ganbegi

13:00 / Gazte Maila / Atco. San Sebastián - R.C. Jolaseta

14:00 / Lehenengo Maila / Atco. San Sebastián - Santo Tomás Lizeoa

15:00 / Gazte Maila / Rapid APILL - Santo Tomás Lizeoa

16:00 / Lehenengo Maila / Ganbegi - Atco. San Sebastián

17:00 / Gazte Maila / R.C. Jolaseta - Rapid APILL

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa