aiaraldea.eus

Vidrala lantegiak iraila bitarte 35,9 miloi euroko irabaziak izan ditu, iaz baino %8.9 gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Juanjo Basterra Respaldiza   Ekonomia  Laudio

Vidrala lantegiaren irabaziak %8.9 hazi dira iazko ikasturtearekin konparatuta. Enpresa iraila bitarteko datuen azterketan oinarritu da azalpena ematean, 2011ko aurreneko bederatzi hilabeteetan izandako emaitzetan. Beirazko ontziak egiten dituen lantegiaren fakturazioa %6.4 igo da, 352.700.000 euro eskuratu dituelarik. Iazko ikasturtean 331.500.000 euro pilatu zituzten.

Gaineratu dutenez, lortutako emaitzen ondorioz %11 murriztu dute zuten zorra. Vidralaren arabera aurtengo ikasturtea iazkoa baino hobea izango da, iaz baino lan gehiago egin baitute eta zorra txikitzen ari baitira. Haatik, pozik azaldu dira, markatutako helburuak betetzen ari direlako.

2011ko irailean, 2010ean baino %15.2 gutxiago fakturatu zutela adierazi zuten. Haatik, prezioak moldatzeko beharra aztertzea erabaki zuten ekoizte eta salmenta prezioak bat ez zetozelako, besteak beste, ekoizpenerako erabiltzen dituzten produktuen garestitzeagatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa