aiaraldea.eus

Landa-bideak konpontzeko ia 60.000 euro inbertituko ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Baserritar eta auzokideen eskaerari erantzunez, Laudio Udalak partzialki konpondu eta egokituko ditu Beldui, Dubiriz, Orueta, Saldarriaga eta Sugesusera doazen errepideak. 

Baserritar eta auzokideen eskaerari erantzunez, Laudio Udalak partzialki konpondu eta egokituko ditu Beldui, Dubiriz, Orueta, Saldarriaga eta Sugesusera doazen errepideak. 

Koldo Zabala zinegotziak adierazitakoaren arabera, konponketa eta egokitzapen lanek ez dituzte landa-bide hauek guztiz konponduko, "inbertsio ekonomiko handia beharko litzateke, eta gaur gaurkoz Udalak ez du lan horiek bakarka gauzatzeko baliabide ekonomikorik". Irailean hasiko diren konponketa lanen bitartez errepide hauetan dauden arazo larrienak konpondu nahi ditu. Guztira 59.978,50 euro inbertituko ditu Udalak obra-lan hauetan.

Zehazki, Belduira doan errepidearen zati bat (170 metro) garbituko da, ura behar bezala drainatzeko lanak egingo dira eta ibilgailuen gurutzaketa ahalbidetzeko puntuak prestatuko dira. Saldarriagaren kasuan, obra-lanak errepidea zabalago egitera bideratuko dira, 6 metrora arte hain zuzen ere. Sugesun bide-bazterrak garbituko dira eta bide-zoruan dauden zuloak konponduko dira.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Gardeatarra Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa