aiaraldea.eus

Banku batek Aretako 83 urteko emakume bat etxetik botako du martxoan

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Cuadra  Laudio  Laudio: Areta
Banku batek Aretako 83 urteko emakume bat etxetik botako du martxoan

Aretako Obdulia, 83 urteko emakumea, bere etxetik kaleratuko dute martxoaren 26an. Hau dela eta Stop Desahucios Bizkaiak, mobilizaziora deitu du egun horretarako. Mobilizazioaren helburua banketxearekin negoziazio bat lortzea izango da.

Aretako Obdulia, 83 urteko emakumea, bere etxetik kaleratuko dute martxoaren 26an. Hau dela eta Stop Desahucios Bizkaiak, mobilizaziora deitu du egun horretarako. Mobilizazioaren helburua banketxearekin negoziazioa lortzea izango da.

Obdulia, alarguna eta bakarrik bizi da Aretan. Bere etxebizitza berme moduan jarri zuen Banco Santanderri, banketxe honek bere semeari hipoteka bat egiteko. Semeak hipoteka ordaindu ez duenez, semeak bere etxea galdu du. Aretako edadedun emakumeak ez da ondo ohartu prozeduraz eta bere etxearekin geratu dira ere banketxean, kuotak ordaindu ez dituelako. Hortaz, martxoak 26an, Obdulia etxetik kanporatuko dute.

Irtenbide baten bila daude Stop Desahucios Bizkaia elkartea. Aukera bakarra dagoela diote: negoziazioa egin eta bankuak etxebizitza alokairuan uztea, behintzat emakumea bizi den bitartean. Elkarte honek: “laguntza eta informazioa ematen laguntzen diogu edadetuei, gauza hauei buruz ezer gutxi dakitelako”, dio Marta Uriartek.

Zuhatzako Abadeak, Andoni, ere bitartekari ari da irtenbide bat bilatzeko hasieratik, bera ere, arazoari konponbide bakarra ikusten dio: “Azkenean bankuarekin negoziazio batera heltzea, eta alarguna bere etxean alokatuta bizitzea izango da irtenbidea”.

Hortaz, Stop Desahucios Elkarteak, martxoaren 26rako mobilizazioak deitu ditu. Jendearen partaidetza beharrezkoa da negoziazioa bultzatzeko. Horretarako Facebooken talde bat publikatu eta konbokatoriaren berri emango dute. Jendeak egun berean presioa eta laguntza eman dezaten egun horretan.

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia jose Erantzuna | #1

Ez dago eskubiderik, eta okerrena da banketxeek gure diruarekin eta gure baimenarekin egiten dituztela horrelako gauzak! Beste toki batzutan bezala, herritarrek emakume hau kaleratzea geldi dezakete, eta instituzioek ere esku hartu beharko lukete. Eurek ordain dezatela krisia!

Erabiltzailearen aurpegia Bai baina Erantzuna | #2

Bai baina... betidanik izan da oso arriskutsua mailegu baterako abalak guraso eta seme-alaben artekoak izatea, bat galduz gero bi etxeak galtzeko arriskua dagoelako. Hori ez da berria...

Hala ere, honelako kasuak ezin daitezke onartu, batez ere atzean dagoen motibazio bakarra banku batzuk dirua lortzea denean...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa