aiaraldea.eus

Aurten ere amama eta aititentzako euskara ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Ilobekin euskaraz hitz egiteko gauza ez zirela eta hurbildu ziren euskara apur bat non ikasi zezaketen galdezka. Horrela hasi ziren Laudion hainbat aitita eta amama euskararen mundura gerturatzen. Aurten ere, aukera izango dute Laudioko Udalak eta AEK-k antolatuta.

Udalak jakinarazi duenez, "ikastaro honen helburua ez da goi mailako euskara ikasketak egitea, sarritan zaintzen diren bilobekin euskarazko oinarrizko elkarrizketak izatea baizik". Eskolak urtarrilaren 9an hasiko dira AEKren Berbots euskaltegian eta ekainaren 27ra arte luzatuko dira. Klaseak astelehen eta asteazkenetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara."Denetara 47 eskola egun, 94 ordu, erritmo apalagoa da eta, horregatik, edonork parte hartu ahal izango du". 

Udalak ezagutzera eman duenez, "matrikulak 159,80 euro balio du eta ikasturte amaieran asistentzia nahikorik (gutxienez eskola orduen %85ean izatea) izanez gero, diru horren zati handi bat itzuliko zaie". Izen-emateak Berbots euskaltegian bertan egin daitezke Zubiaur, 5 helbidean. Informazio gehiagorako telefonoa: 946726722.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa