aiaraldea.eus

Abenduaren 15ean “Bularretik mintzora” programaren azkenengo saioa egin zen

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico   Euskara  Laudio

Irailean “Bularretik mintzora” programa jarri zen abian Laudion. Programa honek ume txikienengan irakurzaletasuna suspertzea zuen helburu nagusi. Orduztik hona Laudio Udaleko Euskara Arloak eta Donostiako Galtzagorri elkarteak  ekimena  aurrera eramatea egin dute posible.

Programa honetan 0-6 urte bitarteko umeek parte hartu dute, eta beraiekin batera, euren inguruko helduek, besteak beste, euren hezitzaile, guraso edota irakasleak direnak.

Abenduaren 15ean, hots, pasa den asteko ostegunean, “Bularretik mintzora” programan aurreikusitako azkenengo topaketa egin zen Laudioko liburutegian. Kasu honetan saioa  irakasleei zuzenduta egon zen. Saioak “Hizkuntza jolasak idatziko hizkuntzan”  gaia izan zuen ardatz.

Saioa programatutako bosten artean azkenengoa izan da, baina ez horregatik arrakasta gutxienekoa. Izan ere, 50 bat irakasle bildu ziren Laudioko liburutegi publikoan. Guztiek era boluntarioan eta euren lan orduetatik kanpo parte hartu zuten ekimenean.

Bide batez,eta kanpainaren hurrengo urratsa martxan jartzeko asmotan, euskarazko liburuak higitzen hasteko motxila bereziak banandu ziren.

Udaleko Euskara Arloaren esanetan, datorren urterako egitasmoan 674 umek parte hartzea espero da.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimoa Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa