Euskararen kale erabilerak gora egin du azken 10 urte hauetan

Erabiltzailearen aurpegia

Laudioko Udalak jakinarazi duenez,Soziolinguistika Klusterra elkarteak egin du euskararen kale erabileraren gaineko ikerketa eta Euskal Herriko Kaleetako Hizkuntza-Erabileraren VI. Neurketa programa osoaren barnean kokatu da. 

Ikerketaren emaitzek adierazten dute euskararen kale-erabilera hazi egin dela hamar urte hauetan, 2001ean  % 3,69ekoa zen eta aurtengoa % 7,5 eta %8 bitartekoa. 2001an erabilitako metodologia berdina erabili du Soziolinguistika klusterra aurten ere. 

Urrian egindako ikerketaren lagina handia izan da; 981 elkarrizketa ikertu dira, 2.408 pertsonen hizkuntza erabilpena aztertuz. 2001 urtean lagin hori handiagoa izan zen,  1.546 elkarrizketa sailkatu eta baloratu baitziren.

Oraindik ere datu hauek behin betikoak ez direla jakinarazi du Laudioko Udaleko Euskara Arloak, nahiz eta Soziolinguistika Klusterrak adierazi duen erabileraren azken datua gertuago egongo dela % 8tik % 7,5etik baino. 2012 urtearen hasieran, datu hauek, kopuru, balorazio eta diagramak bilduko dituen dokumentu bat aurkeztuko du Klusterrak, eta horiek guztiak Euskal Herri osoko datuak bilduko dituen dokumentu zabalago batean txertatuko dira. Horretaz gainera, lortutako datuen balorazio kuantitatibo-kualitatiboa egingo da eta horren zabalkundea egiteko berariazko saioak antolatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide