aiaraldea.eus

ARGAZKI GALERIA: Korrika Txikian euskalakari txiki zein gazte herriko kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa  Laudio
ARGAZKI GALERIA: Korrika Txikian  euskalakari txiki zein gazte herriko kaleetan

Ostegunean, apirilaren 14an, arratsaldeko 15:30ak aldera Laudioko kale eta bazter guztietan 17. korrikako doinu eta koloreak nagusitu ziren. Laudioko eskoletako ikasle txikiek zein nagusiek, bi urterik behin egin ohi den bezala, Korrika Txikia izan zuten. AEK-ko irakasleek eta ikasleek korrikalarien tropelaren abiadura moteltzeaz arduratu ziren, eskoletako ikasleen korrikarako grina itzela izan zen eta. Korrika Txikia Ugartetik abiatu zen, La Milagrosa ikastetxeko ikasleen eskutik eta haien kilometroa egin ostean Lamuza ikastetxeko ikasleek hartu zuten lekukoa.

Atzo, apirilaren 14an, arratsaldeko 15:30ak aldera Laudioko kale eta bazter guztietan 17. korrikako doinu eta koloreak nagusitu ziren. Laudioko eskoletako ikasle txikiek zein nagusiek, bi urterik behin egin ohi den bezala, Korrika Txikia izan zuten. AEK-ko irakasleek eta ikasleek korrikalarien tropelaren abiadura moteltzeaz arduratu ziren, eskoletako ikasleen korrikarako grina itzela izan zen eta. Korrika Txikia Ugartetik abiatu zen, La Milagrosa ikastetxeko ikasleen eskutik eta haien kilometroa egin ostean Lamuza ikastetxeko ikasleek hartu zuten lekukoa. Zumalakarregi etorbidean Laudio ikastolak hartu zuen lekukoa eta Korrika txikiari amaiera emateko, Lateorro Herri Ikastetxeko ikasleek eraman zuten lekukoa Aldaiko plazaraino. Bertan, ikasle, irakasle eta gurasoek dantza egiteko aukera izan zuten Xilipurdi taldearen emanaldiari esker.

ARGAZKI GALERIA ikusteko HEMEN klikatu

Argazkiak: Koldo Zabala

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #1

Erabiltzailearen aurpegia Errafa Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko AEK Erantzuna | #3

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa