aiaraldea.eus

Laudio Metal musika elkarteak ateak behartuta itxiko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez   Kultura  Laudio
Laudio Metal musika elkarteak ateak behartuta itxiko ditu

“Behartutako agur bat”, horrela hasten da Laudio Metal musika elkarteak euren itxiera behartua ezagutzera ematen duen oharra. Bertan azaltzen denez, Laudioko ospe eta garrantziko zenbait tabernek eginahalak egin dituzte kultura sortzen zuen mugimendu honek ateak itxi zitzan. Elkarteak esaten duenez, “bizio eta kubatetako merkatariei negozioan oinarritu gabeko gauzak egiteko gai den jendea dagoela burmuineko materia grisetik ihes egiten die” eta bizitza honetan ez dela zertan diruan pentsatzen egin behar.

“Behartutako agur bat”, horrela hasten da Laudio Metal musika elkarteak euren itxiera behartua ezagutzera ematen duen oharra. Bertan azaltzen denez, Laudioko ospe eta garrantziko zenbait tabernek eginahalak egin dituzte kultura sortzen zuen mogimendu honek ateak itxi zitzan. Elkarteak esaten duenez, “bizio eta kubatetako merkatariei negozioan oinarritu gabeko gauzak egiteko gai den jendea dagoela burmuineko materia grisetik ihes egiten die” eta bizitza honetan ez dela zertan diruan pentsatzen egin behar. Gainera, horri guztiari erakundeengandiko laguntzarik eza gehitu behar zaio.

Oharrean irakur daitekeenez, ahal izan duten guztiarekin borrokatu dute proiektuak aurrera egin zezan eta euren ilusio eta gogo guztiak hutsik geratuko den areto horretan zeuden jarriak. Halaber, lokal hori beraien etxea ez ezik gurea, hau da, denona zela eta “denon artean gutxinaka eta lanean, esfortzuan, gogoetan, itxaropenean eta, garrantzitsuena, musikarekiko maitasunean, kulturan oinarrituta eraiki duguna dela”. Lortu duten guztiarekin pozik daudela adierazi eta eskuak utzik badituzte ere, bihotza bete-beterik daramatela aitortu dute.

Era berean, Laudio Metaletik pasa diren persona guzti-guztiei eskerrak ematen dizkiete, bai musika taldeei, bai jarraitzaileei eta batez ere, bazkideei, emandako euskarri guztiagatik. “Zuek gabe, proiektu hau aurrera eramatea ez baitzen posiblea izango, eskerrik asko guztioi familia handi hau eraiki izanagatik”.

Amaitzeko, Laudio Metal musika elkarteak Isi Berazari esker berezia ematen dio, euren “aitatxua” kontsideratzen baitute, elkartearen zutabeetako bat izan delako eta beti bihotzean eramango dutela irakur daiteke.

“Baina hau beste abentura baten hasiera besterik ez da, Laudio Metal ez da inoiz hilko”, areto hau eta beste mila gehiago itxi ahal dizkiete, baina beti emango dute dena musikarengatik.

Laudio Metal musika elkartea ondorengoek osatzen dute: Nahikari, Idoia, David, Mulas, Ainhoa, Primo, Santi, Alvaro, Tane, Maitane, Zuriñe, Ruben, Janire, Iratxe, Topo eta Aitor.
Musika elkarte honetatik azkeneko bi kontzertuez gozatzera gonbidatzen gaituzte, apirilaren 16koa (Ered, Decapitated Christ, Odd Heathenish) eta azkenekoa, apirilaren 30an emango dutena eta oraindik konfirmatzeke dagoena.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #1

Ba ados nago oharrari buruz aipatzen denarekin, diruaren gaian batez ere. Denok baitakigu beharrezkoa dugula bizitzeko, baina ezin da pilare bilakatu, borroka sortzeko. Eta borrokan ibili dira tabernariak elkarte baten aurka, benetan zapaltzen gaituen kapitalaren aurka baino. Eta bai, guztiz zapalduta ikusten ditut tabernari horiek, huts hutsak, eta beste hainbat adjektibo erabiliko nituzke euren aurka, lehiak birrindu dituen gizaki putre horien aurka.

kaleetan edan dezagun, eta botaka egitera euren tabernetako komunetara.

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Erantzuna | #2

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa