Laudioko kiroldegiak aurreko urteetako abonuen prezioak mantenduko ditu

Erabiltzailearen aurpegia

Aurten, Laudioko kiroldegiko bazkideek ez dute iaz baino gehiago ordaindu beharko, urteko kuota bere horretan utzi baitute, 2009 eta 2010. urteetako diru-kantitateari eutsiz. Urte edo denboraldi osorako bonuak 68,40 euro baliko ditu, baina urteko une zehatz batean edo apirilan, ekainan, zein azaroan apuntatu nahi direnek, hori egiteko aukera izango dute, polikiroldegiko paperetan zehaztuta dagoen diru-kopuru proportzional bat ordainduz. Betidanik gertatu den bezala, herri honetan ez erroldatuek, kanpotarrek, diru-kantitate osagarria ordaindu beharko dute.

Horretaz aparte, 18 urte baino gutxiagoko gazteek eta 60 urte baino gehiagoko adinekoek tarifa edo eskaintza berezia izango dute. Gainera, familia ugaritsuekin dagokien deskontua errealizatuko da.

Noizbehinkako edo egunean eta polikiroldegian bertan ateratako sarrerek 3,65 euro balioko dute.

Bazkide direnek, polikiroldegia eta bere barnean dauden kirol-gune ezberdinaz erabili ahal izateaz aparte (gimnasioa, klimatizatutako igerilekua...), Laudioko udalaren menpe dauden hainbat kirol-instalakuntza erabiltzeko eskubidea dute. Azken horien artean, Ellakuriko udako igerileku irekiak, eta hango atletismo pista aurkitzen dira.

Urtero legez, polikiroldegiak astelehenetik ostiralera irekita egongo da astero, goizeko bederatzietatik gaueko hamarrak arte. Asteburuetan, bai larunbatetan bai igandeetan ordutegia aldaketa ematen da; larunbatetan arratsaldeko zortzi eta erdian ixten dute, eta igandetan eguerdiko ordu bietan.

Aurretik bazkide direnek polikiroldegian bertan urte honetako kuota ordaintzeko aukera dute, beraien abonua era eroso batean berriztatuz. Beste aukera, jdanik bazkide direnentzako eta izango direnentzako, Vital Kutxako edo Laboral kutxan ordaintzea da.

Bazkide egiteko epea zabalduta dago dagoeneko eta hil honetan ordaindu dutenen erreziboak etxeetara bidaltzen hasiko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide