Laudioko nesken taldeak ligako txapelketa berrartzen du gabonetako geldiunearen ondoren

Erabiltzailearen aurpegia

Laudioko nesken taldearen gabonetako oporrak amaitzear daude. Bihar, Olaranbeko futbol zelaian jokatuko duten Aurreraren aurkako partiduan emango diote amaiera gutxi gorabehera 20 egunetako liga txapelketaren geldialdiari. Opor hauek, liga sailkapenaren erdiko aldetik ateratzeko indarrak eta gogoeta egiteko denbora eman dielakoan gaude.

Laudioko nesken taldearen gabonetako oporrak amaitzear daude. Bihar, Olaranbeko futbol zelaian jokatuko duten Aurreraren aurkako partiduan emango diote amaiera gutxi gorabehera 20 egunetako liga txapelketaren geldialdiari. Opor hauek, liga sailkapenaren erdiko aldetik ateratzeko indarrak eta gogoeta egiteko denbora eman dielakoan gaude.

Laudio zazpigarrena da hamar taldez osatutako ligan, Arabako txapelketa territorialean. Bere gainetik Arabako futbolean gailurrean dauden taldeak daude, talde gasteiztarrak (Aurrera, Lakua, San Ignacio, Zaramaga, Gasteiz Cup) eta Gasteiztik egoitza nahiko hurbil duen Aguraingo taldea. Bestalde, bere atzetik, hiru puntuko tarte eskasarekin, orpoz orpo, Amurrioko Kaskagorri dago. Aiarako bi taldeak hurbil daude, baina Amurrioko neskak Laudiokoen parera ailegatu nahi badute, orain arte euren atea jagoteko orduan izan duten arreta bikoiztu beharko dute: jokatu diren 8 partiduetan 28 gol jaso dituzte eta; gol-kopuru sinestezina.

Olaranben, 16:30ean, 9. jardunaldiko partiduan, 60 gol sartu izan dituen taldea eta txapelketan aurrena dena izango du aurrez aurre Laudiok, Aurrera. Gasteizko taldeak jokatutako azken jardunaldian, gabonak baino lehen, San Viatorri 7 gol sartu zizkion. Gaztaroan dauden neskek gabonek dakartzaten kontrol eza eta neurrigabeko parrandak garaitu badituzte norgehiagoka zirraragarria jokatuko dute. Duda izpirik gabe garai honetako etsairik arriskutsuenak, talde hobezin baten (Aurrera) eta bere kalitateagatik merezi ez duen tokian dagoen Laudioren arteko lehia, alegia.

Jardunaldi hau, Gazteizen jokatuko dena, nesken futbolari garrantzi gutxi ematen dieten Laudioko zale gehienei urrun geratzen zaie, lekutan. Baina bi partidu barru, ligako bigarrenaren kontrako partiduaz gozatu ahal izango dute Laudion, San Martinen, San Ignacioren aurka. Eginahal ikaragarria eginez orain dela bizpahiru urte azaldu zen taldeak eta beste taldeen emaitza onak beti estaltzen edo isilarazten dituen hirugarren mailako Laudioaren atzean kokatuta, laudioar guztion miresmena merezi duen taldea dago, oraindik gizonen mundua den honetan bere lanaz harro dagoena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide