aiaraldea.eus

Sahararen aldeko elkarretaratzea

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa  Laudio
Sahararen aldeko elkarretaratzea

Aurreko egunetan Aiaraldean, Amurrion eta Urduñan, sahararen aurkako genozidioa salatzeko elkarretaratzea eta manifestazioa izan dira. Ostiral honetan Laudioko Lamuza plazan ehun lagun baino gehiago batu dira bertan izandako elkarretaratzean. Sahararen Aldeko Lagunak elkarteko kideek adierazi bezala, inoiz baino beharrezkoagoak dira ekimen hauek eta ezinbestekoa da herritarren aldetiko salaketa eta elkartasuna.

Elkarretaratze honen antolatzaileen ustetan, Marokoko Gobernuak ezarritako beto informatiboak (komunikabide gehienei lurralde okupatuetan egoteko debekua ezarri zaie) helburu bakarra du: sahararrek bizi behar duten basakeria eta egoera latza isilaraztea. Abenduan eta urtarrilean Polisarioa eta Maroko berriro elkartuko dira, halere, Laudion bizi den saharar batek adierazi bezala, sahararrek ez dute itxaropen handirik negoziazio horietan. Euren iritziz, orain artekoa ikusita, Maroko egoera luzatu nahian ari da.

Bestetik, Amurrion ere elkartasun ekimena izango dute asteburu honetan. Zenbait herritarrek egoera hau salatzeko asmotan, Amurrioko udaletxean 24 orduko itxialdia egingo dute ostiraletik larunbatera. Larunbat eguerdirako, 12:00etarako,  Amurrioko plazan elkarretaratzea antolatu dute.

Sahararen aldeko lagunak  elkartetik ere gogora ekarri dute Euskal Herriko "27 febrero" Sahararen aldeko elkarteen koordinakundeak larunbat honetan Bilbon, eguerdiko 12:30etan, Plaza Biribiletik abiatuta, manifestazioa antolatu duela.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa