aiaraldea.eus

Patxi Abad baldintzarik gabe espetxeratzeko erabakia hartu du epaileak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio
Patxi Abad baldintzarik gabe espetxeratzeko erabakia hartu du epaileak

Atzo Frantziak estraditatu zuen laudioarra espetxean mantentzeko erabakia hartu berri du Entzutegi Nazionalak. Espetxeratze agindua behin behinekoa eta baldintzarik gabekoa da eta epaileak frantziar justiziaren erabakia aztertu artean kartzelan egon beharko du Patxi Abad euskal preso politikoak.

Bere senideek adierazi digutenez, presoa Soto del Real (Madril) espetxeko isolamendu moduluan dute, eta salatu dutenez, "oso gaizki tratatzen ari dira". "Frantziatik ekarritako arropa ez diote eman nahi izan, bi egunetan eman dioten janari bakarra bi sagar izan dira, eta polizia eta espetxezainek etengabe ohikutzen diote".

Epaileak zer egin erabaki bitartean laudioarrak preso jarraitu beharko du, nahiz eta erakunde armatuko kide izateagatiko kondena betea duen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #1

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia Perutxo Erantzuna | #3

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #4

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #5

Erabiltzailearen aurpegia Aupa zu!! Erantzuna | #6

Erabiltzailearen aurpegia animo laostia! Erantzuna | #7

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa