aiaraldea.eus

Patxi Abad euskal preso politikoa espainiaratzea erabaki du Frantziak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Patxi Abad Laudioko euskal preso politikoaren gaineko euroagindua ebatzi berri du Frantziako Justiziak. Hartutako erabakiaren arabera, datozen egunetan espainaratuko dute laudioarra. Patxi Abaden familiak adierazi duenez, "orain Frantziak 10 eguneko epea du Patxi Espainiako Justiziaren aurrera eramateko".

Frantziako Justiziak zehaztu du baina, Espainiak ezingo duela Patxi Abad epaitu 2004. urteko otsailaren 29an Cuencan poliziak atzeman zuen lehergailuz betetako furgonetaren auziagatik. Espainian auzi bakar batengatik epaitu ahal izango dute Laudioko preso politikoa, ustez ETA erakunde armaturako kideak erakartzeagatik, eta Frantziako Justiziak adierazi duenez, delitu horregatik bere zigorra dagoeneko betea du Frantzian.

Frantzian ezarritako kartzela-zigorra bete baino egun gutxi batzuk lehenago jakinarazi zioten laudioarrari Espainiak euroagindu bat eskatu zuela bere kontra (ikus eskumako zutabeko albistea). Aste hauetan espetxean izan dute atzo hartutako erabakia hartu bitarte.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #1

Erabiltzailearen aurpegia Patxi askatu! Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia TXETXENOATXINAO Erantzuna | #3

Erabiltzailearen aurpegia txantxangorritxo txori Erantzuna | #4

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa