aiaraldea.eus

"Oxigenoa Euskarari" programaren edizio berria "iazko arrakasta ikusita"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Laudioko Udalak gazteek euskara praktikatzeko iaz martxan jarri zuen “Oxigenoa Euskarari” programaren balorapen “arrakastatsua” egin berri du. Programa hau, “Sar ezazu hanka” egitasmoaren baitako adar bat da, eta Udaleko Euskara Arloak adierazi duenez, “hain izan da ona ekimen honen balorazioa ezen errepikatu ez ezik indartu ere egingo da”.

Laudioko Udalak gazteek euskara praktikatzeko iaz martxan jarri zuen “Oxigenoa Euskarari” programaren balorapen “arrakastatsua” egin berri du. Programa hau, “Sar ezazu hanka” egitasmoaren baitako adar bat da, eta Udaleko Euskara Arloak adierazi duenez, “hain izan da ona ekimen honen balorazioa ezen errepikatu ez ezik indartu ere egingo da”.

Programa honek bi ikasturterako iraupena izango du aurrerantzean, “irteerekin batera, hainbat ikastaro antolatuko da: elikadura, orientazioa, eskalada, botanika, izar-konstelazioak, sukaldaritza eta abar”. Era berean, txango bakoitzaren ondoren, parte hartzen duten gazteek eurek idatzitako balorapenak eurek propio sortutako blogean irakurri ahal izango dira (http://www.blogak.com/oxigenoaeuskarari).

 

Oxigenoa euskarari” programa

 Ekimen hau Laudioko ikastetxeetan DBH ikasten duten ikasleei zuzenduta dago eta aurten izen-ematea sustatzeko ikastetxeetan proiektatuko den hitzaldi-diaporamak prestatu dituzte antolatzaileek.

Aurten ere, Julen Reketa laudioar mendizale ezaguna izango da gazteak txangoetan lagunduko dituen pertsona, Leire Urretxu mendi gidari eta begiralearekin batera, Mendiak eta Herriak SL enpresaren bitartez kontratatuko dira euren zerbitzuak.

Aurten programatutako ekintzak

 Hona hemen 2010/11 ikasturterako programatu diren ekintzak ("Beteranoak" izenarekin ageri dira iaz programa honetan hasi zirenak eta "Berriak" aurten hasi eta 2012ko ekainean amaituko dutenak).

 

 

EGUNA

TALDEA

MENDIA

2010-10-24

Beteranoak

ARALAR Txindoki

2010-11-14

Berriak

GOROBEL (Untzaga-Urduña)

2010-11-28

Beteranoak

TOLOÑO

2010-12-12

Berriak

URDAIBAI Atxarre/Ereñozar

2010-12-19

Beteranoak

GORBEIA

2011-01-23

Beteranoak

JOAR

2011-01-30

Berriak

ESKALADA-I

2011-02-20

Beteranoak

ARDOAREN BIDEA

2011-02-27

Berriak

TOLOÑO

2011-03-13

Beteranoak

ESKALADA-II

2011-03-20

Berriak

BERIAIN

2011-04-10

Berriak

AIZKORRI

2011-04-16+17

Beteranoak

GOROBEL Iturrigorri - Asteburua

2011-05-15

Beteranoak

ARALAR Malloak

2011-05-7+8

Berriak

GORBEIA- ORIENTAZIOA

2011-06-05

Berriak

ANBOTO

2011-06-24+25+26

Berriak

PIRINIOAK (Hiru Erregeen Mahaia + Ori)

2011-06-25+26+27

Beteranoak

EUSKADIKO ZEHARKALDIA:

1. Arlaban-ANBOTO-Urkiola > Izurtza

2. Izurtza > Urkiola-GORBEIA-Aterpean (Arraba)

3. Arraba-UNTZUETA-Laudio

 

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa