aiaraldea.eus

Aurtengo Euskal Jaian ez parte hartzea erabaki du Jaiak Koordinakundeak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Erabakia "min handiz" hartu dutela zabaldu dute interneteko sare sozialetan Jaiak Koordinakundeko kideek. Hiru urte dira iraileko azken larunbatean ospatzen den Euskal Jaiaren antolaketan Jaiak Koordinakundeak parte hartzen duela, eta parte hartzen duen beste foroetan bezala, hemen ere, antolaketa eredu herrikoi baten alde lan egin dutela adierazi dute, “jaia kudeatuko duen batzorde irekia eratzeko proposamena helarazi diogu udalari behin eta berriro”.

Erabakia "min handiz" hartu dutela zabaldu dute interneteko sare sozialetan Jaiak Koordinakundeko kideek. Hiru urte dira iraileko azken larunbatean ospatzen den Euskal Jaiaren antolaketan Jaiak Koordinakundeak parte hartzen duela, eta parte hartzen duen beste foroetan bezala, hemen ere, antolaketa eredu herrikoi baten alde lan egin dutela adierazi dute, “jaia kudeatuko duen batzorde irekia eratzeko proposamena helarazi diogu udalari behin eta berriro”.

Aurtengo ekitaldia antolatzeko eredua “inoizko okerrena” izan dela uste dute Koordinakundeko kideek, eta prestatutako egitaraua “inoizko itxiena”.  Salatu dutenez, alkatearen hautaketari garrantzia guztia kendu, bazkaria erdira murriztu, prezioa bikoiztu, eta “hala ere, dirutza utziko du udalak geroz eta itxura pribatuagoa duen jai honetan”.

Jaiak Koordinakundearen parte diren taldeek aurtengo Euskal Jaian ez parte hartzea erabaki dute arrazoi guzti horiengatik; “alkatea hautatzeko herrian zehar egiten ziren lau kalejirak” ere ez dituzte antolatuko.

Hausnarketa egiteko deia Laudioko Udalari

Min handiz hartutako erabaki honekin hausnarketa egiteko deia luzatu nahi izan diote Udalari; “datorren urteko Euskal Jaiak aldaketa oinarrizkoak behar ditu: besteak beste, euskararen alde agertu nahi duten laudioar guztiei ateak ireki behar zaizkie, batzorde irekia eratu behar da jaia antolatzeko, bazkarian leku kopurua handitu, prezioa murriztu eta jaia prestatzeko orain arte erabilitako dirutzaren gastua arrazionalizatu”.

 Egun hori ospatu eta jai eredu horretatik kanpo sentitzen diren pertsonei, baina, alternatiba bat eman nahi izan die Koordinakundeak. Hargatik, irailaren 25erako Larrazabaleko inguruetara ibilaldia antolatu dute Jaiak-ekoek, “bertako baserri eta inguruneak ezagutzeko”.

Ibilaldia 11etan hasiko da eta eguerdian bazkaria ere antolatu dute San Joan baselizako zelaietan; egitarau zehatza aurrerago azalduko dutela adierazi dute Koordinakundeko kideek. Egun osoko ekimenetan parte hartzeko bonoak 3 euroko balioa izango du, eta bonoa erosteko hurrengo e-postara jo beharra dago:  jaiakoordinakundea(@)gmail.com (kasu egin email helbideak dituen parentesiak ez direla jarri behar). Izena emateko azkeneko eguna irailaren 15a izango da.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia no me lo puedo creer, galdera bat Erantzuna | #1

Erabiltzailearen aurpegia zirikatzailea Erantzuna | #2

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa