aiaraldea.eus

Gorri mendizale laudiarrak Gasherbrum II.aren (8.035m) gailurra egin du

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Kirola  Laudio
Gorri mendizale laudiarrak Gasherbrum II.aren (8.035m) gailurra egin du

Atzo eguerdiko 11etan iritsi ziren Gorri eta Carlos Martinez mendikidea Pakistaneko Gasherbrum II.aren (8.035m) tontorrera. Oxigeno eta sherpen laguntza barik abiatutako igoerak bere emaitza izan du beraz.

Atzo eguerdiko 11etan iritsi ziren Gorri eta Carlos Martinez mendikidea Pakistaneko Gasherbrum II.aren (8.035m) tontorrera. Oxigeno eta sherpen laguntza barik abiatutako igoerak bere emaitza izan du beraz.

Gorriren senideek aiaraldea.com-i adierazi diotenez, “espero baino askoz lehenago egin dute tontorra, eguraldi onaren leiho bat ireki eta hori probestu dutelako, luzera eguraldia sano kaskartu behar zela iragarrita baitzegoen”. “Haizeteak izan dituzte bai igoeran eta bai jaitsieran ere” baina azkenerako Gorrirentzat 5. zortzimilakoa dena igotzea lortu dute.

Dagoeneko oinarrizko kanpamendura itzuli dira bi mendizaleak, bertan atseden hartu eta aurreikus bezala, abuztuaren 3an itzuliko dira Euskal Herrira.

Gasherbrum II. Gorrik igotzen duen bosgarren zortzimilakoa da: 2006an hasi zen munduko mendirik altuenak bisitatzen, Karakorumeko Broad Peak (8.047 m) mendira igota; 2007an ere Pakistanera joan zen eta Nanga Parbaten (8.126 m) gailurra zapaldu zuen; 2008an Tibetera joan zen Carlos Martínezekin eta Makalu (8.463 m) mendira igotzea lortu zuten. Azkenik, iazko irailaren 22an, Himalayako Cho Oyu (8.021 m) mendiaren tontorrera heldu zen Estitxu Salinasekin batera (zortzi mila metroko mendi batera igo den Arabako lehenengo emakumea). Zortzimilakoetara egin dituen espedizioez gainera, Gorrik esperientzia zabala dauka munduko hainbat menditan, bai Alpeetan, Andeetan edota Afrikan, eta lehen mailako eskalatzailea da.

Zorionik beroenak beraz Gorri eta Karlosentzat.

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa