aiaraldea.eus

Uztailaren 18an Laudioko I. Zikloturisten Klasika burutuko da.

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo   Kirola  Laudio
Uztailaren 18an Laudioko I. Zikloturisten Klasika burutuko da.

Datorren uztailaren 18an zikloturista guztiek zita bat izango dute Laudion, Spiukek antolatzen duen lasterketa dela eta. Espainiar estatuko hirietan ospatu ondoren, Laudion emango dio bukaera lau etapaz osaturiko zirkuitoari. Lasterketa eguna ingandean izan arren, larunbatean La Granja kiroldegian merkatu bat antolatuko da. Bertan babesle eta laguntzaileek beraien materiala salmentan jarriko dute arratsaldeko 17:00etatik 21:30etara. Ordutegi berdina mantenduz, igandeko lasterketan parte hartuko duten txirrindulariek, beraien dorsal eta txipa eskura dezakete.

Datorren uztailaren 18an zikloturista guztiek zita bat izango dute Laudion, Spiukek antolatzen duen lasterketa dela eta. Espainiar estatuko hirietan ospatu ondoren, Laudion emango dio bukaera lau etapaz osaturiko zirkuitoari. Lasterketa eguna ingandean izan arren, larunbatean La Granja kiroldegian merkatu bat antolatuko da. Bertan babesle eta laguntzaileek beraien materiala salmentan jarriko dute arratsaldeko 17:00etatik 21:30etara. Ordutegi berdina mantenduz, igandeko lasterketan parte hartuko duten txirrindulariek, beraien dorsal eta txipa eskura dezakete. Dorsala eskuratzeko aukera izango dute korrikalariak igande goizean lasterketa hasi baino lehen 6:30etatik 7:30etara. Frogan parte hartu nahi duenak www.circuitospiuk.com webgunean izena eman beharko du

 

Lasterketari goizeko 8:00etan hasiera neutral emango zaio La Granja kiroldegitik,  irteera erreala Spiukek Orozkon dituen instalazioetan izanik. Txirrindulariek bi ibilbide izango dute aukeran, lehenengoan zazpi mendate igo beharreko 165 kilometroko zirkuitoa bete beharko dute. Bigarrena aldiz, 130 kilometroko ibildea lasaiagoa izango da. Lasterketa bukaeran txirrindulari guztiak bazkari batean batuko dira 15:00tan. Bazkariaren ostean, jaialdeiari bukaera emateko, sari banaketarekin batera, hainbat opari zozketatuko dira kirolarien artean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa