Merkatariek hobekuntzak eskatu dituzte Laudioko merkatu plazan

Erabiltzailearen aurpegia

Plazako arkupeak beiraz babestea eskatu dute merkatariek, beraiek eta bezeroek eguraldi txarraren eragina sufri ez dezaten eta ingurua garbi mantentzea errazagoa izan dadin. Horretaz gain, paretak margotzea eta komunak egokitzea ere eskatu dute.

Herrian merkataritza biziberritzeko PERCO mahaia osatzen duten agenteek egin dute eskaera, Eusko Jaurlaritzaren Merkagune izeneko laguntza programaren baitan. Datorren udazkenerako espero da lanen abiatzea.

Hobekuntza partzial hauetaz gain, Laudioko merkatu plaza zeharo eraldatzeko plana aurrera eramateko asmoa dago ere bai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide