aiaraldea.eus

Laudioko Vidrala enpresak 40,9 milioi euroko irabaziak izan ditu 2009an

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Ekonomia  Laudio

Atzo Laudioko Vidrala enpresaren instalakuntzetan egindako bazkideen batzar orokorrean eman zituen ezagutzera datu hauek Carlos Delclaux presidenteak.

Beirazko produktuak egiten dituen enpresa ezagunak 40,9 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2009 urtean. Presidenteak aditzera eman zuenez, emaitza positibo hauek kanpo merkatuan izandako eragin handiaren ondorio dira, enpresak aurreko ekitaldietan bultzatu duen dibertsifikazio politikaren ondorio hain zuzen ere.

Aurrera begira ere, baikor agertu zen Vidalako presidentea, ardo merkatu handiena duen herrietan presentzia nabarmena dutelako; Espainian, Italian eta Frantzian.

Penintsulatik kanpora egindako salmenten ondorioz, 2010 urteko ekitaldi honetako lehen hiruhilabetean 11,4 milioi euroko etekin garbia lortu du enpresak (iaz baino % 20,5 gehiago). Salmentak ere gora  egin dute lehen hiruhilabete honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa