aiaraldea.eus

San Joan Astobitzako V. Herri Lasterketarako izen ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo   Kirola  Laudio
San Joan Astobitzako V. Herri Lasterketarako izen ematea zabalik

Ekainaren 25ean Larrazabaleko auzoan, San Joan Astobitzako V. Herri Lasterketa ospatuko da. Irteera 20:00tan izango eta korrikalriak San Joaneko zelaietatik abiatuz  Larrazabal, Lekandazar, Markijana eta Astobitzako auzoetatik igaroko dira. Aurreko urteetako zirkuitoa aldatu arren, aurten distantzia berdina bete beharko dute parte hartzaileek, guztira 7.995 metro.

Lasterketarako izen ematea zabalik dago, nahi duenak Euskadiko Kutxan (Alberto Aceroko bulegoan) 2 eurotako diru sarrera egin beharko du aurreko egunerarte. Lasterketa egunean izen ematea 3 eurotakoa izango da, SanJoaneko zelaian 19:00etatik 20:00tara.

Lasterketa bukaeran urtero bezala, sari banaketaz gain, korrikalari eta hurbildutako ikusle guztiontzat mokadu gozoak egongo dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa