San Roke jaiak iragarriko dituen kartela hautatu dute herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia

Endika Ibáñez laudioarra izan da aurtengo kartel lehiaketaren irabazlea, kartel bizi, koloretsu eta atsegin batekin. Bertan laudioko jaietako irudi esanguratsuenak batu ditu Ibañezek; buruhandiak, erraldoiak, Roketxu, Lamuza eliza…eta nola bestela, guzti guztiak lehertzen ari den odoloste erraldoi batetik ateratzen.

Endika Ibáñez laudioarra izan da aurtengo kartel lehiaketaren irabazlea, kartel bizi, koloretsu eta atsegin batekin. Bertan laudioko jaietako irudi esanguratsuenak batu ditu Ibañezek; buruhandiak, erraldoiak, Roketxu, Lamuza eliza…eta nola bestela, guzti guztiak lehertzen ari den odoloste erraldoi batetik ateratzen.

Sei izan ziren lehen hautaketa igarota herritarren bozketagai   izan diren kartelak, horien artean hautatu dute Endika Ibañezena. Aurten, Jaietako zinegotzia den Toño Bilbaok aitortu duenez, herritar gutxiagok hartu dute parte, nahiz eta halere, pozik dauden herritarren esku-hartzearekin.

Jaiak Kordinakundeak egindako lanari esker jarri zen abian  jaietako kartela hautatzeko modu parte-hartzaile hau duela hiru urte, eta gutxi gutxinaka sendotzen eta egonkortzen ari den dinamika da. Jaiak kordinakundeak adierazi duenez, aurten ere hainbat erabakimen esparru herritarrei irekitzeko lanean jarraituko dute; pregoilaria hautatzeko prozesua, jaiak goitik behera zehazteko batzordea...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide