aiaraldea.eus

Emakumeek San Roke Kofradiaren bazkarian parte hartzeko bozketa berria ekainean

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo  Laudio

Gasteizko bikariotza judizialak argitaraturako txostenaren arabera, gehiengo sinplea nahikoa da Laudioko San Roke Kofradiaren bazkarian emakumeak izatea galarazten duen araua aldatzeko. Gasteizko Gotzaiak arauaren kontrako iritzia azaltzeko gutun irekia bidali eta denbora gutxira heldu da txostena.

Txostenan, 1599 urtetik datorren araua, Kofradiaren estatutuei baino, barne arautegiari dagokiola eta beraz, gehiengo sinplez aldatu daitekeela zehazten da. Kofradia, fededuen elkarte publikoa izanik, Elizaren arauen menpe dagoela eta “Elizak beti eta batez ere Vatikanoko II. Kontzilioaz geroztik, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde egin duela” azaltzen da ere bai.

2008 urtetik ugariak izan dira, espazio eta laguntza publikoak erabiltzen dituen San Roke Kofradiaren bazkarian emakumeek parte hartzeko debekuaren kontra altxatu diren auzokide, elkarte eta instituzioak.

Bozketa berria ekainean

Kofradiako arduradunek adierazi dutenez, 170 kofradeek eskatu dute bozketa berria ospatzea eta ekainean egitekoa da beraz. Litekeena da emakumeen parte hartzea debekatzen duen araua bertan behera geratzea oraingoan. Izan ere, joan zen apirilean egindako azken bozketan, kofradeen gehiengoa, %62a, agertu zen araua aldatzearen kontra. Artean, araua aldatzeko kofradeen hiru herenak beharrezkoak zirela zioen interpretazioa indarrean zen eta horregatik ekimena ez zen aurrera atera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa