aiaraldea.eus

Arabako lehenengo mailara igotzeko play offak jokatuko ditu House's Band saskibaloi-taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo   Kirola  Laudio

House's Band saskibaloi taldeak datorren larunbatean arratsaldeko 17:00etan igoera gauzatzeko partida jokatuko du Gasteizko Arenalde kiroldegian. Laudioko taldeak denboraldi osoko partidarik garrantzitsuenean Artepan Ekialde taldea edukiko du aurrez aurre.

Gasteizko taldeak denboraldi paregabea egin du Arabako Bigarren mailan eta lortutako emaitzek erakusten dute talde honen gogortasuna. Hala ere House's Bandeko jokalariak ez daude batere urduri emaitza horiekin, aurten lortutako markak ez baitira ahuntzaren gauerdiko eztula, hamasei garaipen eta sei porrot.

Denboraldi-bukaeran erabilitako defentsa sendoa izango dute armarik onena Gasteizko taldearen erasoa bertan behera uzteko; erasotzeko, ordea, taldeko bizkortasunaz baliatuz jokaldiak saskiratzearekin bukatzea espero dute. Jokalarien hitzak entzun ondoren ilusioak eta animoak badaukate zer esanik garaipena eskuratzeko. “Datorren larunbateko partidua gure taldeak izan duen garrantzitsuena izango da, irrikitan gaude jokatzeko”, adierazi dute.

Motiboak ez dira falta beraz datorren urtean Arabako lehenengo mailan aritzeko, eta horretarako laudioarrek Gasteizko Arenalde kiroldegian irabazi behar dute.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia zakuto 7 Erantzuna | #1

Erabiltzailearen aurpegia House jokalaria Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #3

Y a la banda de House! no ay quien le gane! porque tiene unos huevos (-------------------------------así--------------------------------) de grandes!
HOUSE´S BAND!!!HOUSE´S BAND!!!HOUSE´S BAND!!!

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #4

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #5

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa