Gometeguin soldata eskala bikoitza ezarri dutela salatu du LABek

Erredakzioa 2017ko urt. 9a, 07:00
Gometeguiko langileen mobilizazio baten artxiboko irudia. Argazkia: aiaraldea.eus

CCOOk eta USO sindikatuek sinatu dute hori ahalbidetuko duen enpresa-ituna

LABek salatu du CCOO eta USOk Gometeguiren 2016-2017 enpresa-ituna sinatu dutela. “Itun horren berrikuntza nagusia da soldata eskala bikoitza ezarriko duela lantegian”, azaldu du sindikatu abertzaleak.

“LABetik onartezina iruditzen zaigu mota horretako ezberdintasunak ezartzea gaur egungo eta etorkizuneko langileen artean”, adierazi dute sindikatuko kideek, eta aipatu dute ezberdintasunik handiena “peioi espezialistaren postuan” jazoko dela: “postu horretarako kontratatzen diren langile berriek % 27 gutxiago kobratuko dute, eta horrek urteko 7.2000 euroko soldata ezberdintasuna ezarriko du euren eta gaur egungo langileen artean”.

"Txeke zuria"
Hori guzti hori, gainera, “hutsaren truke” onartu dela azaldu du LABek. “Egungo langileek ez dituzte 2014ko taulak berreskuratuko 2018ra arte”. Hortaz gain, sindikatuak salatu du enpresaren zuzendaritzak bi urte daramatzala “gezurretan, xantaia egiten eta mehatxuka”. Hori dela eta, CCOOk eta USOk “txeke zuri bat” sinatu dutela uste du LABek, “etorkizunean eutsi ahalko zaionaren bermerik gabe”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide