aiaraldea.eus

Zubi ergela

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Iritzia  Laudio

Bilboko ‘Zubi Zuria”, abenduko zubiak, erromatarrak… polemikoak izan ohi dira zubiak. Latiorroko pasabidea polemikoa ez, guztiz arbuiatutako zubia da.

Duela bi hamarkada ergeltasunari eraikitako monumentua laster botako dute, Laudioko “skylinea” ederragoa izango da, eta denok zoriontsuago biziko omen gara.

Ez ditu irisgarritasun arauak betetzen, itsusia da, zentzugabea, ados. Baina trenbidea lurpetik zeharkatzeko pasabidea obretan egon zenean, esku zabalik hartu gintuen; inolako kexarik gabe, hori aitortu behar zaio. Goizaldeko bere argi ahulak eta aldarrikapen zaharrek badute xarma eta ni herdoildutako eskailerekin ohitu naiz.

Agur esateak tristezia ekartzen dit. Zubi ergelak badu bere poesia, betirako desagertu baino lehen Aiaraldeko argazkilari, pintore edo poetaren batek arima zentzugabe hori harrapatu behar luke. Ergeltasunari ohore pixka bat, mesedez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa