Kultur sorkuntza Aiaraldean

Dokumental onenaren urrezko txapela jaso du Esti Urresolaren filmak

Erredakzioa 2017ko ots. 22a, 07:00
Esti Urresola zinemagile laudioarra sari banaketan, Jon Maiarekin batera. Argazkia: Zinemaldia.cat

Beste hamar filmekin lehiatu da "Voces de papel" dokumentala.

Dokumental onenaren urrezko txapela jaso du Esti Urresola zinemagile laudioarrak zuzendutako “Paperezko ahotsak” filmak Zinemaldia.cat jaialdian.

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen du zinema jaialdi hori, eta  hamar pelikula lehiatu dira aurtengo edizioan, fikziozko lau eta sei dokumental. “Igelak” filmak lortu du fikziozko pelikula onenaren saria eta “Gutik zura” dokumentalak, aldiz, euskarazko lan onenarena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide