1,51 milioi euro banatu ditu Tubacexek administrazio kontseiluko 12 kideen artean

Txabi Alvarado Bañares 2017ko mar. 23a, 09:19
Tubacex Taylor Accesorios enpresako kideek protesta egin zuten urtarrilean, enpresak enplegu murrizketa egin nahi zuelako. Argazkia: aiaraldea.eus

2015ean baino 229.000 euro gehiago banatu dituzte zuzendaritzako 12 kideen artean.

Iaz lortutako emaitza ekonomikoak plazaratu ditu Tubacexek. Irabaziak izan ditu enpresak, 2016a “sektoreak inoiz izandako urterik okerrena” izan arren. Petrolioaren krisiak % 25eko jaitsiera ekarri du salmentetan eta % 15koa prezioetan, Tubacexeko zuzendaritzak azaldu duenez. Hala ere, 494 milioi eurotan baloratutako salmentak egitea lortu du enpresak, 13,6 milioi euroko kutxa eginez.

1,51 milioi euro administrazio kontseiluan
1,51 milioi euro banatu ditu Tubacexek administrazio kontseiluko 12 kideen artean, aurreko urtean baino 229.000 euro gehiago. Jesus Esmoris Esmoris izan zen diru gehien jaso zuen kontseilaria: 458.000 euro guztira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide