Laudioko Bozeramaile Batzordeak Natxo Urkixo Alkatea babestu du Gobernu Ordezkaritzaren aurrean

Erredakzioa 2017ko mar. 31a, 15:06
Natxo Urkixo alkatea, Javier De Andres egungo Espainiar gobernuko ordezkariarekin artxibo irudi batean. Argazkia: aiaraldea.eus

EH Bilduk eta EAJk babestu dute testua. Omnnia abstenitu da eta PSE-EEk eta PPk aurkako botoak eman dituzte.

Gaur Laudioko Bozeramaile Batzordea elkartu da Natxo Urkixo alkatearen aurkako isunari buruz aritzeko. Azkenean, EH Bilduk eta EAJk adostu dute testua.

Horretan salatu dute Espainiar Gobernuko Ordezkaritzaren salaketa ez duela oinarririk eta alegazioak egin dituztela. Izan ere, koalizioaren eta jeltzaleen ustez, udalak epaia bete du.

Gauzak horrela, EH Bilduk eta EAJk nabarmendu dute isuna jartzeko saiakerak ez duela legearekin zerikusirik, eta bultzada politikoaren ondorio dela.

Bukatzeko, Natxo Urkixo Orueta Laudioko alkateari babesa adierazi diote eta azpimarratu dute ankerkeriaz jokatzen ari direla bere aurka.

Omniaren oharra
Omnia alderdi independenteak oharra zabaldu du azaltzeko beste testu bat aurkeztu duela. Idazki horren abiapuntua zen alkatea babestea, baina, bere ustez, EH Bilduk eta EAJk nahiago izan dute kutsu politikoa duen testua onartzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide