Herritar talde batek ere babestu du Natxo Urkixo Espainiar Gobernuko Ordezkaritzaren aurrean

Erredakzioa 2017ko api. 4a, 10:31
Atzoko agerraldiaren irudia./ aiaraldea.eus

Prentsaurrekoa egin zuen atzo herritar talde batek Natxo Urkixo alkateak Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzatik jasotako zigor eskaera dela eta.

27.500 euroko isuna ezarri nahi dio Ordezkaritzak Urkixori ikurren legeari lotutako 2015eko epaia ez betetzea egotzita. Epaitegietan dago auzia.

Herritar taldeak adierazi du ez dela mota horretako lehenbiziko kasua izan: “Azken urteotan Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak eraso ugari abiatu du udal honen aurka, Laudioko herritarron borondate demokratikoa urratuz”.

Udaleko Bozeramaile Batzordeak ere atera zuen alkatearen aldeko adierazpena, EAJren aldeko botoekin, OMNIAren abstentzioarekin eta PSE-EE eta PPren aurkako botoekin.

Adierazpen horren arabera, Gobernu Ordezkaritzaren jokabideak “bultzada politiko argiari” erantzuten dio. Bozeramaile Batzordeak adierazi du bete dela ikurren legeari lotutako epaia, eta gaineratu du udalak alegazioak aurkeztu zituela, eta momentuz ez dela ebazpenik jaso.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide