Kultur sorkuntza Aiaraldean

Moonshine Wagon taldeak disko berria kaleratu du eta Hell Doradon aurkeztuko du bihar

Erredakzioa 2017ko mai. 12a, 09:26
Goiatz Duttok bibolina jotzen du taldean. / Moonshine Wagon

"Porca Miseria" izena jarri diote lanari eta kontzertuetan eta internet bidez saltzen dute.

Goiatz Dutto laudioarraren taldeak bigarren diskoa plazaratu du: "Porca Miseria". Eskuratzeko bihar Hell Dorado aretora jo daiteke, bertan aurkeztuko baitute Indianako The Reverend Peyton´s Big Damn Bandekin batera. Sarrerak 18 euro balioko du bertan edo 15 aurretik hartuta.

Bestela, Internet bidez ere eros daiteke diskoa. Horretarako @MoonshineWagon profilarekin harremanetan jarri beharko dira interesdunak.

Laster bira berriro
Moonshine Wagon talde ibiltaria da. Otsailean Brasilen egin zuten bira eta laster errepidera aterako dira Europa zeharkatzeko eta gero hegazkina hartu beharko dute Amerikan gauza bera egiteko. Urrian bukatutzat emango dute ibilbidea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide