92.000 euro bideratuko ditu udalak ibaiaren eta erreken garbiketarako enplegu planera

Erredakzioa 2017ko mai. 15a, 10:03
Ibaian zein erreketan egin behar diren garbiketa lanak baliatuko dituzte langabeak kontratatzeko. / aiaraldea.eus

Aste honetan abiatuko dute prozedura ibaiaren eta erreken garbiketarako enplegu planaren 1. fasea egikaritzeko.

EH Bilduren eta EAJren iazko aurrekontuen akordioaren barruan dago egitasmoa. Hasieran 50.000 euro baliatu behar zituzten, baina dagoen lana ikusita, 92.000 euro inbertituko dituzte 1. fasean, kreditu aldaketa gauzatu ostean.

Izan ere, Laudioko Udalak aurreikusi du urtebeterako edo bi urterako lana egon daitekeela ibaiaren eta erreken garbiketan.

Udalak prest du esleipena egiteko dokumentazioa eta Tokiko Gobernu Batzarrak onartu bezain laster abiatuko du enpresaren kontratazio deialdia.

5 langile 6 hilabetez
Gainerako enplegu planen bezala, 6 hilabetez 5 behargin kontratatuko ditu erakundeak enpresa baten bitartez, eta laster jakinaraziko dituzte zein izango diren baldintzak lan deialdian parte hartzeko. Aurrekoetan lehentasuna izan da iraupen luzeko langabeak hartzea.

Udalak ez du baztertu berriro bilera irekia antolatzea baldintzak azaltzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide