Sugarrak Drumgorri taldeak lortu du erregionaleko 2. mailara igotzea

Aitor Aspuru Saez 2017ko mai. 17a, 07:50
Sugarrak Drumgorriko zenbait taldekide. / Sugarrak

Larunbatean eskuratu zuten mailaz igotzeko aukera Viajes Olarizu taldea gainditu ostean.

Sugarrak Drumgorrik lortu du Arabar ligako erregionaleko 2. mailan jokatzeko sailkapena. Denboraldi gogorra izan da laudioarrentzat; 12 jokalari izan arren, lauk lesioak izan dituzte partida gehienetan. Zenbait partidatan gazte taldeko kideak deitu behar izan dituzte.

2. mailan Sugarrak klubeko talde seniorrarekin egingo dute topo, Onaindia Sugarrakekin, alegia. Hala ere, Andoni Garai taldekideak azaldu du igotzea izango dela talde erabakia.

"2. maila askoz gogorragoa da eta entrenamendu serioagoak beharrezkoak dira; fisikoa landu, ordu gehiagoko ahalegina... guztion erabakia izango da. Izan ere, batzuek familia dute" azaldu du jokalariak. Hortaz, oraindik hautatu behar du zein kategorian lehiatuko den hurren denboraldian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide