Auzoko mendiak zeharkatuko ditu San Joan Astobitzako XII. Krosak

Erredakzioa 2017ko eka. 19a, 07:00
Krosaren iazko edizioaren irudi bat.

Bederatzi kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek.

Ekainaren 24an ospatuko da Laudioko San Joan Astobitzako Krosaren XII. edizioa, jaien barnean. 20:00etan abiatuko da lasterketa San Joan Baselizaren paretik eta bederatzi kilometro egingo dituzte partaideek auzoko mendietatik.

Hiru euro balioko du izen-emateak aurrez eginez gero (0450015955 kontu korrontea baliatuta) eta egunean bertan 5€.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide