Hamar errefuxiatu ekarriko dituzte udalaren pisuetara

Erredakzioa 2017ko eka. 19a, 02:04
Amurrion errefuxiatuen alde maiatzean eginiko ekimenaren irudi bat. Janire Usategi

Gurutze Gorriak kudeatuko du "esperientzia pilotu" hori.

Laster etorriko dira errefuxiatuak udalak atondutako pisuetara. Hala jakinarazi du Isabel Boveda ongizate arloko zinegotziak.

Bovedak azaldu du duela bi urte prestatu zituztela pisuak errefuxiatuak hartzeko eta Euskadiko Udalen Elkartearen esku utzi zituztela. “Esperientzia pilotu baterako hautatu gaituzte orain, beste zortzi udalerrirekin batera, zeinen bidez hainbat errefuxiatu joango diren pisu horietara bizitzera”.

Udaletik aurreratu dute 10 errefuxiatu etorriko direla guztira eta uztaila eta iraila bitartean egongo direla.  Gurutze Gorria arduratuko da egitasmoa kudeatzeaz.

Bovedak adierazi du “albiste ona” dela esperientzia pilotua abian jarri izana, baina gaineratu du “bi urte” eman dituztela itxoiten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide