[EFEMERIDEA] Lau ume hil ziren duela 80 urte Aretan, gerra zibileko granada baten eztandaren ondorioz

Erredakzioa 2017ko eka. 20a, 18:55
Bonbardaketen ondorioak jasotzen dituen argazkia.

Uztaileko jaietako pregoia baliatuko dute Gerra Zibileko bonbardaketak gogora ekarri eta bizirik jarraitzen duten lekukoak omentzeko.

1937ko ekainaren 20an hil ziren Aretan Encarnación, Josefina, Lucio eta Pedro. Lehen hirurak familia berekoak ziren eta laugarrena lagun bat zen. Egun batzuk lehenago topatu zuten granada batekin jolasten ari ziren, honek eztanda egin zuenean. Bosgarren ume bat -Estanislao Martín Carrión- larriki zauritu zen, baina bizirautea lortu zuen.

Jaietako pregoia
Bizirik jarraitzen du Martinek. Berarekin kontaktuan jarri dira Aretako Jai Batzordeko kideak, uztaileko festetako pregoiari begira. Gerra Zibilean herrian pairatutako bonbardaketak ekarriko dituzte gogora Kultur Etxeko balkoitik  jaiei hasiera eman baino lehen. Ikerketa historikoa egin dute horretarako. “Alemaniarrek bonbardatu zuten Areta. Tren bat eztanda arazi zuten eta hainbat eraikin suntsitu zituzten. Hainbat hildako eta zauritu egon ziren”, adierazi dute batzordeko kideek, “kontaktuan jartzen gabiltza garai gogor horiek bizi izan zituztenekin, pregoira bertaratzera gonbidatzeko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide