Omniak adierazi du Ellakuriko zelai aldaketa baino lehen Kirolen Plan Estrategikoa gauzatu behar zela

Erredakzioa 2017ko uzt. 18a, 10:18
Ellakuriko futbol zelaia.

Talde independenteak oharra zabaldu du jakinarazteko ez dagoela ados Ellakurin abiatu diren lanekin zelaia aldatzeko, bere aburuz, etorkizuneko garapena oztopatu dezakete eta.

Omnia alderdiak oharra plazaratu du kritikatzeko Ellakuriko zelai aldaketaren hasiera, belar artifiziala jartzeko. Taldeak goraipatu du CD Laudio ez dagoela ados eta sinadura bilketa egin zuela horren aurka.

Bide batez, Omniak proposatu du Kirolen Plan Estrategikoa egitea, udalerriko egoeraren eta behar orokorren diagnosia izateko. Alderdiaren aburuz, ikuspegi hori aintzat hartuta egin beharko lirateke azpiegituren inbertsioak.

Aparkalekuak

Horrez gain, Omniak ez du egokitzat jo Ellakuriko zelai aldaketaren eta aparkalekuen lanak udan gauzatzea, igerilekuen denboraldiarekin bat egin baitute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide