Eusko Jaurlaritzako ordezkariak egon ziren Ermualden jakinarazteko proiektua babesteko prest daudela

Erredakzioa 2017ko uzt. 24a, 08:22
Indusketak Ermualden. / aiaraldea.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Polítika saileko talde batek, Bingen Zupiria sailburua buru zuela, Ermualde bisitatu zuen ostiralean. Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak eta Laudioko Udaleko zinegotzi jeltzaleak ere parte hartu zuen ekimenean. Ordezkari publikoek tokia sustatzeko jarduera laguntzeko asmoa adierazi zuten.

Eusko Jaurlaritzako kideek adierazi zuten kultura eta multzo historikoa bultzatzen jarraitzeko asmoa. Gauzak horrela, aztarnategiaren sekretuak argitara ateratzen jarraitzeko finantzazioa berritzeko asmoa agertu du, Ermualde, puntu arkeologiko eta ondare gunearen potentzial turistiko eta kulturala indarberritze aldera.

Indusketen emaitzak ez ezik, inguruko historia eta kultura balioa ere ezagutu zuten. Horretarako indusketen arkeologo zuzendaria den Sergio Escribano eta Felix Muguruza ikertzailea egon ziren bisitan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide