Etxera joateko "brigada moreak" egingo dituzte Laudioko Jaietan, "emakume, bollera eta transentzako"

Erredakzioa 2017ko uzt. 25a, 12:00
Autodefentsa feminista aldarrikatu zuten iazko gabarra jaitsieran.

Bagara Nor talde feministak antolatu ditu brigadak, iazkoei jarraipena emanez.

Aurten ere etxera joateko brigada moreak egingo ditu Bagara Nor talde feministak Laudioko Jaietan. Iaz egin zituzten lehenbiziko aldiz, “emakume, bollera eta transak etxeratzeko orduan libre izateko”, eta ildo berean sakonduko dute aurten. “Gure gorputzak antolatzeko espazio bat sortu nahi dugu”, adierazi dute taldeko kideek brigadak aurkezteko plazaratutako oharrean, “argi daukagu kaleak eta gauak gureak direla eta autodefentsa feministaren bidez gureganatuko ditugu”. Kartzeletan dauden emakume presoak ere aipatu dituzte oharrean: “ez gaude denok. Ez dugu erasorik onartuko, ez jaietan ez inoiz ez”.

Gauero
Lamuza Plazatik abiatuko dira brigadak. Gau guztietan egongo dira, azkenekoan -Erroketxu Egunekoan- salbu. Ekimenean parte hartzeko deia luzatu diete Bagara Norreko kideek herriko jaietan egongo diren “emakume, bollera eta transei, kaleak hartzeko, morez margotzeko eta jai seguru batzuk eraikitzeko”.

Azken urteetako bilakaera
Geroz eta pisu gehiago hartzen ari dira eraso sexisten aurkako aldarriak Laudioko Jaietan. 2015eko txupinazoan hainbat adin eta perfiletako emakumeak igo ziren Herriko Plazan zegoen oholtzara, “Erasorik ez erantzunik gabe! Beldurra aldez aldatuko dugu!” zioen pankarta eskuan.

Iazko jaietan egin ziren brigada moreak lehenbiziko aldiz, eta festaren beste hainbat unetan ere egin ziren erasoen aurkako ekintzak, Gabarra jaitsieran kasu.

BRIGADEN ORDUTEGIA

ABUZTUAK 15, ASTEARTEA,TXUPINAZO EGUNA:
1:00etan eta 4:00etan

ABUZTUAK 16, ASTEAZKENA, SAN ROKE EGUNA:
2:00etan eta 5:00etan

ABUZTUAK 17, OSTEGUNA: ATZOKO GAZTEEN EGUNA
 23:00etan

ABUZTUAK 23, ASTEAZKENA: BERAKATZ EGUNA
1:00etan

ABUZTUAK 24, OSTEGUNA: KOADRILEN EGUNA
2:00etan eta 5:00etan

ABUZTUAK 25, OSTIRALA: BASERRITAR EGUNA
2:00etan eta 5:00etan

ABUZTUAK 26, LARUNBATA: ODOLOSTE EGUNA
2:00etan eta 5:00etan

Brigada guztiak Lamuza Plazatik abiatuko dira, aipatutako orduetan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide