Erasotzailerik gabeko jaien alde, topa!

Agur eta erdi lagunak:

2017ko sanrokeetan berrikuntza handia izan dugula esan dezakegu. Azkenik erabakia dugu laudioarrok zein izan behar den gure jaien egutegia. Hala bedi! Baina jaien inguruan badugu zer hausnartu oraindik; eta egin, egingo dugu, zalantzarik gabe.

Iazko jaietan kalera atera ziren berriro aspaldiko gaztetxoak, garai bateko jaien izpiritua nolakoa zen belaunaldi berriei irakatsi nahian. Burua zilar kolorez apaindurik dugunok behinik behin, garai bateko jaien xarma berreskuratzeko beta izan genuen. Horrela jarraitu! Kontuan izan jaien azken helburua ondo pasatzea eta disfrutatzea dela, mugarik gabe. Baina denok disfrutatu behar dugu, eta kontuan izan, beraz, aldamenekoak “ez” esaten badu, “ezetz” dela. Amaitzeko, edozein arrazoirengatik Laudiotik urrun bazaude, har ezazu baso bete ardo apardun eta abuztuaren 15ean, 12:00etan, egin topa gurekin! Azkenik, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiet gure sanrokeak antolatzeko, eta ongi atera daitezen lan egiteko konpromisoa hartu duzuen guzti guztiei. Zeuek ere ondo pasa eta disfrutatu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide