Euskararen etorkizuna aldarrikatuko du Aiaraldea komunikabideak pregoian

Erredakzioa 2017ko abu. 14a, 07:00
Azken zazpi urteetan jarraipen zabala egin die Aiaraldeak Laudioko Jaiei. / Aiaraldea.eus

Gaur (abuztuak 14) egingo da pregoiaren irakurketa, 19:00etan Herriko Plazan.

Aiaraldea komunikabidea izango da aurtengo Laudioko Jaietako pregoilaria. Hala ebatzi du udalak, herritarren partetik jasotako proposamenak aztertu eta gero.

Euskararen normalizazioaren alde eginiko lana aitortzea da izendapenaren xedea, tokiko erakundeak adierazi duenez. Laudioko Jaiak ezinbesteko zita izan dira Aiaraldea komunikabidearentzat, 2010ean sortu zenetik. Bideoak, zuzeneko jarraipenak, elkarrizketak, artikuluak... makina bat eduki plazaratu ditu Aiaraldea.eus web-gunean zein paper  euskarrian -aldizkari hauxe bera da horren adibide-.

Euskara bide, ez helburu
Eginiko lan horretan euskara izan du Aiaraldeak bidelagun, ez helburu. Euskararen normalizazioa baino, euskararen herria sortzea baita zazpi urtetan ehundik gora boluntario bildu dituen proiektu honen xedea.

Gaur -abuztuak 14- egingo da pregoiaren irakurketa, arratsaldeko zazpietan Herriko Plazan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide