Omniak kritikatu du sanrokeen antolakuntza gero eta itxiagoa dela

Erredakzioa 2017ko ira. 7a, 17:02

Omnia alderdiak oharra zabaldu du San Roke Jaien balorazioa egiteko. Alde batetik, kritikatu dute haur eta adinekoentzako ekintza gutxi egon direla eta, bestetik, positibotzat jo dute eraso sexistarik salatu ez izana.

Omniak azpimarratu du udal gobernu taldeak osatu duela jaien egitaraua eta ez dela egon aukerarik aldaketak edo ekarpenak egiteko.

Umeentzako jarduera, berbebak, zekorketak

Horrez gain, salatu du jarduera gutxi egon direla haurrentzat eta adinekoek ez dutela eskaintzarik izan. Omniak erantsi du ez dela berbenarik egin eurentzat ezta zekorketarik ere. Zentzu horretan, alderdiak kritikatu du zezenketak EH Bilduk kendu dituela, inolako parte hartzerako prozesurik gabe.

Aldiz, ondo baloratu dute antzinako koadrilen ekarpena.

Jaiguneak

Alderdi independenteak salatu du koordinazio falta, izan ere, zenbait ekintza elkar zapaldu dira, aldi berean egin baitira oso hurbil.

Gainera, Omniak uste du zezen plazari erabilera handiagoa eman behar zaiola, 16.000 euroko kostua baitu jartzeak.

Txosnagunea

Alderdia kritikoa izan da txosnagunean ekintza gehienak zentratu direlako. Hori ez ezik, nabarmendu du inguruko tabernek ez direla ados egon jaiguneak egin duen itxierarekin. Bide batez, Omniak esan du beste batzuei ez dietela gauza bera egiten utzi segurtasun arrazoien ondorioz eta horregatik txostenak eskatu dizkiote udal gobernu taldeari.

Bukatzeko, Omniak uste du batzorde paritarioa bultzatu behar dela jaiak antolatzeko.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide