Gabonetako Haur Parkea kiroldegian egitearen aukera baloratuko du udalak

Erredakzioa 2018ko urt. 15a, 08:00
Azken urteetan Aldai plazan jarri da parkea.

Asteazkeneko Kultura Batzordean eztabaidatuko dute herritar talde baten eskaera. EH Bilduk jakinarazi du ideia ona iruditzen zaiola.

Laudioko Udal Gobernu Taldeak iragarri du begi onez ikusten duela herritar talde batek abiatutako sinadura bilketa haurrentzako Gabonetako Parkea kiroldegian egin dadin.

EH Bilduko bozeramaileek azaldu dute duela urte batzuk ekimena Aldai plazara mugitu zutela esparru pribatu batean antolatzen zelako; "Lekua urrun zegoen eta txu-txu trena jarri genuen behin jendea joateko".

Jon Ander Altubek azpimarratu du espazio pribatuan gauzatu baino lehen, kiroldegian egiten zela eta ideia egokia izan daitekeela bertan egitea berriro. "Gainerako alderdiekin landu behar dugu, baina ondo iruditzen zaigu leku publiko batetik beste gune publiko batera mugitzea".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide