EAJ: "Mercadona irekitzeko proiektua EH Bilduk atzeratu du"

Erredakzioa 2018ko urt. 23a, 18:46
Mercadona enpresako supermerkatu bat. / Wikipedia

Laudioko EAJk oharra zabaldu du leporatzeko udal gobernu taldeari berandutzen dabilela Mercadona berriaren irekiera. Supermerkatua Suhiltzaileen eta Tubacex fabrikaren arteko pabilioian egongo litzateke.

EAJk azpimarratu du gainerako erakundeek baimena eman diotela Mercadona berriaren proiektuari, baina EH Bilduk ez duela Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorraren aldaketa egikaritu. Horretarako, udal osoko bilkurara eraman behar da gaia, eta bozkatu.

Jeltzaleek utzikeria leporatu diote udal gobernu taldeari prentsa oharrean. EAJren ustez, enplegu berriak eta superfizie handien arteko lehiakortasuna kaltetzen ari da EH Bildu.

1740 metro karratu
Tresmarfil enpresa zegoen tokian kokatuko litzateke Mercadona, hau da, Suhiltzaileen eta Tubacex lantegiaren artean. Pabiloiak 1740 metro koadrokoko azalera dauka, eta aparkalekuak 1800 metro koadro.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide