aiaraldea.eus

Mercadonaren balizko irekiera defendatu du Omniak

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Politika  Laudio

Hika-mika handia sortu du azken hilabeteetan Mercadona supermerkatu-sareak Laudion saltoki bat irekitzeko duen asmoak. Alderdi eta eragileak alde eta kontra lerrokatzen hasiak dira. Omniak bere iritzia plazaratu du Mercadonaren balizko irekitze baten aurrean.

Mercadonaren balizko irekiera defendatu du Omniak
Mercadonaren balizko saltokiak Laudioko Tresmarfil enpresa zegoen pabilioian zabalduko lituzke ateak. / Wikipedia | Ikusi handiago | Argazki originala

Mercadonak Laudion saltoki bat irekitzearen aurrean Omnia talde politikoa izan da posizionatzen azkena. Aurretiaz herriko gainerako alderdiek edota Laudioko hainbat baserritarrek egin bezala, gaiaren inguruan duen iritzia plazaratu du ohar baten bidez.

Laudio eskualdeko zentro ekonomiko nagusi izatea du helburu Omniak. Zentzu horretan, alderdiak uste du herriarentzako onuragarria izango dela erakargarritasun ekonomikoa izango duen eta lan-postu berriak sortuko dituen zerbitzu berri oro. Bide berean, ez dute Laudio ez den eskualdeko beste herri batean irudikatzen trakzio ekonomiko hori eragingo lukeen azpiegiturarik.

Udal Gobernuak Mercadonaren proiektua 2015etik blokeatuta duela salatu du Omniak. Gauzak hala, pausoak emateko eskatu dio EHBilduri.

Urbanismo planak berritzeko eskaria ere egin du oposizioko talde politikoak. Bere hitzetan, aldaketa puntualen bat kenduta, aldaketa ugari egin behar zaizkio 1995etik sakonean berrikusi gabe dagoen planari, bereziki herriko industriaguneetako komertzioen erregulazioari dagokionez. Erregulazio horrek bidea irekiko lieke Mercadona bezalako saltokiei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa