Gometegui enpresa erosteko 3 eskaintza egin dituzte

Erredakzioa 2018ko mai. 9a, 16:33
Gometegui enpresa Laudioko industriagunean kokatua dago. / aiaraldea.eus

Hedabideek zabaldu dute hiru proposamen egin dituztela euskal inbertsoreek.

Hiru entitatek plazaratu dute interesa Gometegui enpresa erosteko: Duma inbertsio taldeak, Aranako Sagona enpresak eta Transportes Acha Cargo enpresa bizkaitarrak.

Dumaren eskaintzak 60 edo 70 lanpostu mantentzea aurreikusi du, baita soldatak mantentzea ere, behin- behineko bajen ondoriozko prestazioen kopurua murrizten badute langileek.

Sagona propio sortu dute operazio hau egiteko eta Transportes Acha Cargo Zierbenan dago kokatuta eta, antza, gehienbat, Bilboko portuan egiten du lan.

Hartzekodunen konkurtsoan
Azken urtean arazo larriak izan ditu Gometegui enpresak. Izan ere, bere bi bezero nagusiek, ABB eta Ortuellako General Electric faktoriek, utzi diote eskaerak egiteari.

Horrez gain, kredituz hornitzen zuen bankuak ez dio mailegurik egin pilatutako zorrak ordaintzeko eta, ondorioz, hartzekodunen konkurtsoan dago orain.

Duela hilabete batzuk, hainbat langile kaleratzeko plana aurkeztu zuen zuzendaritzak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide